Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

Abenduaren 9an jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

2020/12/31

Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 9tik 23ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarraren bulegoan. Herriko Antzokian izango da jaialdia, iluntzeko 20:30ean hasita.

Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:

Bertsolariak:

  • ANER PERITZ "EUZKITZE"
  • OIHANA ARANA
  • MAIALEN LUJANBIO
  • IGOR ELORTZA
  • NEREA IBARTZABAL

Gai-jartzailea: Uxue Alberdi 

 

Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegoan eros daitezke abenduaren 9tik 23era. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira.

Sarreren prezioa: 12 euro (10 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).

Bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (asteartea), Herriko Antzokian, iluntzeko 20:30ean hasita.

   

Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udalaren  lankidetzarekin.   

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.