Abenduaren 23ra arte mantenduko dugu bertso-sarreren aurre-salmenta
Azken 43 urteetan egin dugun moduan, Elgoibarko Izarraren bertso-jaialdia izango dugu urtea amaitu aurretik. Abenduaren 26an izango da, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 23ra arte izango da.
Sarrerak Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan eros daitezke. Abenduaren 23tik aurrera, berriz, jaialdi egunean salduko dira Herriko Antzokian bertan.
Sarreren prezioa: 13 euro (11 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Bertso-jaialdia abenduaren 26an izango da (ostirala), Herriko Antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
Unai Iturriaga
Alaia Martin
Miren Artetxe
Eneko Lazkoz
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea,
Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
