Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 11n jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

Abenduaren 11n jarriko ditugu salgai aurtengo bertso-jaialdirako sarrerak

2017/12/04

Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta hil honen 11tik 22ra egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran. Olaizaga kiroldegian izango da aurtengo jaialdia.

Aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen prestatu dugun kartela:

  • Maialen Lujanbio
  • Andoni Egaña
  • Amets Arzallus
  • Igor Elortza
  • Miren Artetxe
  • Gai-jartzailea: Uxue Alberdi 

 

Esan bezala, sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 11tik 22ra. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Olaizaga kiroldegian salduko dira.

 

  • Noiz: Abenduaren 28an, osteguna, 22:00etan
  • Prezioa: 11 € (10 €, Elgoibarko Izarrako bazkideek)

 

Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea elkartea, Elgoibarko Udalaren eta Udaleko Kirol Patronatuaren lankidetzarekin.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza