Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2023ko Sanbartomeetako Goitibehera lehiaketaren eta Drift Trike-en ikuskizunean izena emateko epea, zabalik

2023ko Sanbartomeetako Goitibehera lehiaketaren eta Drift Trike-en ikuskizunean izena emateko epea, zabalik

2023/08/07

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi Taldea izango da jaietako eragile berrietako bat eta Udalak antolatzen dituen Umeen eta Gazteen egunetako hainbat ekintza kudeatzeko ardura hartu dugu. Aisia hezitzailearen barruan kokatuko ditugu ekintzak eta gure balio eta helburuak aplikatzeko, hainbat aldaketa sartu ditugu egitarauan, erabiltzaileekin pentsatuz.

Umeen eguna antolatzeaz gain, Goitibeheren lehiaketa eta Drift Trike-en ikuskizuna antolatuko ditugu eta izan ematea zabalik dago jada.

Drift Trike-en ikuskizuna:

-Parte-hartzaileak: Gutxienez 14 urte izan beharko dituzte, 14 eta 18 urte bitartekoek legezko arduradunaren baimena aurkeztu beharko dute.

-Gehienez ere 15 pertsonek parte hartu ahalko dute eta Elgoibarren erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

-Izen ematea on-line jarriko den galdetegiaren bidez egingo da abuztuaren 15era arte. 15 izen emate jasotzean, itxaron zerrenda zabalduko da.

-Ez da azkartasuna baloratuko, ikuskizuna eman beharko dute Drift Trikean jaisten direnak. Jaitsiera egitearren 50€ jasoko ditu parte hartzaile bakoitzak.

Izena emateko eta beharrezko dokumentuak eta informazioa eskuratzeko, egin klik

 

Goitibeheren lehiaketa:


-Parte-hartzaileak: gutxienez 14 urte izan beharko dituzte eta 14tik 18 urte bitartekoek legezko arduradunaren baimena aurkeztu beharko dute.

-Izen ematea on-line galdetegiaren bidez edo irteeran bertan egin ahal izango da, eta proba hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da.

Izena emateko eta beharrezko dokumentuak eta informazioa eskuratzeko, egin klik