Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “TERTULIAK BERTSOTAN”: TERTULIAK programaren ikasturte amaierako jaia bihar, ekainak 15

“TERTULIAK BERTSOTAN”: TERTULIAK programaren ikasturte amaierako jaia bihar, ekainak 15

2023/06/14

Bertsoak, bertsolariak eta TERTULIAK programako jendea izango dira aurtengo ikasturteari amaiera emateko protagonistak. Kultur Etxeko sotoan izango da jaia, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Bertsotan emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari, eta helburua TERTULIAK programako jendeak bertsolariak eta bertsolaritza hobeto ezagutzea da.   

 

Uxue Alberdi eta Julio Soto izango dira bertsolariak eta TERTULIAK programako jendeak prestatutako gaiekin jardungo dute bertsotan eta tertulian. Irati Agirreazaldegik gidatuko du jaia.

 

EGUNA: ekainak 15, osteguna

ORDUA: 19:00

TOKIA: Kultur Etxeko sotoan

 

TERTULIAK BERTSOTAN ekimena TERTULIAK programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko antolatu dugu, baina ateak zabalik egongo dira programan parte hartzen ez dutenentzat ere. Doan izango da.

 

ANTOLATZAILEAK: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia