Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Patata minak” antzezlana izango dugu Tertuliak programaren ikasturte amaieran

“Patata minak” antzezlana izango dugu Tertuliak programaren ikasturte amaieran

2025/06/17

Urtero moduan, kultur ikuskizun batekin amaituko dugu Tertuliak programaren aurtengo ikasturtea. Ekainaren 19an izango da, Kultur Etxeko sotoan.

Patata minak: "Markelin eta Lexuri herriz herri dabiltzan patata saltzaile arabarrak dira. Ez da lan erraza, baina ez dute amore ematen, eta edozer egiteko prest daude beraien postu txikia aurrera ateratzeko. Oraingoan Elgoibarrera etorriko dira, eta Arabako patata fresko eta goxoak ekarriko dituzte furgonetan. Patatak eta ilusioa”.

 

Aitor Vinagret eta Ane Gebara dira antzezleak. Gasteiztarrak dira biak, eta aspaldiko ezagunak. Antzerkiak eta umore absurdoak batu ditu, eta narrazioa, antzerki fisikoa eta irudimena dira partekatzen dituzten lengoaiak. 

 

 

Ekainak 19, osteguna

19:00

Kultur Etxeko sotoan 

 

Doan izango da, eta Tertuliak programan parte hartzen ez dutenek ere ateak zabalik izango dituzte.

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia