Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Iraultza neolitikoa” izango da “Mitoak eta historia” zikloaren azken hitzaldia.

“Iraultza neolitikoa” izango da “Mitoak eta historia” zikloaren azken hitzaldia.

2025/09/23

Irailaren 25ean “Mitoak eta historia” zikloaren azken hitzaldia izango dugu. Amaia Arranz historialaria etorrik da gurera “Iraultza neolitikoa” hitzaldia emateko.

Hitzaldiaren laburpena:

 

“Paleolitikotik neolitikorako jauzia gizateriaren historian izan den iraultza handiena kontsideratzen da. “Iraultza neolitiko” termioak gizakia ehiztari-biltzaile izatetik laborari-abeltzain izatera iragaten deneko aldaketa multzoari egiten dio erreferentzia. Sedentarizazioa eta lehen hiriguneen sorrera; jabego pribatuaren agertzea; gizatalde komunitarioetatik familia nuklear patriarkaletara iragatea;… ustez, gizakia laborari egitearekin batera, eta laborari egitearen ondorio dira. Iraultza adierak, gainera, aldaketen bapatekotasun eta berariazkotasuna iradokitzen du. Azken aurkikuntzek, baina, eztabaida ezinezkoa zirudien paradigma auzitan jarri dute”.

 

 

Hizlaria: Amaia Arranz Otaegi. Historialari eta arkeologoa. Ikerbasque fundazioko  ikerlaria.

 

Irailak 25, osteguna, 19.00.

Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.

 

Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra

Laguntzailea: Elgoibarko Udala.