“Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai”.
“Mitoak eta historia” zikloaren lehen atala izango dugu ostegun honetan. Hizlariak Andoni Larrañaga historialaria eta Ander Errasti ingeniaria izango dira.
Aurten betetzen dira 1000 urte “Ypuscoa” izeneko lurraldearen lehen aipamenetik, Iruñeako erresumaren baitan. Dokumentazioaren urriak, haatik, ilun lausoan uzten ditu lurraldearen hedadura eta beste edozein ezaugarri; hurrengo mendeetan aipatzen diren gazteluen izaera eta funtzioak, besteak beste. Emango dugun hitzaldian, gai honetara hurbiltzeko ahalegina egingo dugu Deba arroko bi kokalekuren ikerketa ardatz hartuta, eta berauen datu historiografiko eta arkeometrikoak garai haietako testuinguruan kokatuko ditugu.
Hizlariak: Andoni Larrañaga eta Ander Errasti.
Maiatzak 8, osteguna
19.00
Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra
Laguntzailea: Elgoibarko Udala.