Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 183.000 euroko diru-laguntza jasotzen duen hitzarmena sinatu dugu Udalarekin

183.000 euroko diru-laguntza jasotzen duen hitzarmena sinatu dugu Udalarekin

2017/04/28

Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari, 2017an euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko. Bi udal sailetatik bideratuko da diru-laguntza.

Elgoibarko Izarraren bigarren etapan (1991n) ekin genion Elgoibarko Izarrak eta Udalak diru-laguntza jasotzeko hitzarmenak prestatu eta sinatzeari, eta ordutik urtero-urtero jasotzen dugu Elgoibarko Udalaren diru-laguntza.

 

Esan bezala, Udaleko bi sailetatik bideratuko da diru-laguntza:

a) Euskara sailetik:............................................................ 123.000 €

b) Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailetik: ….   60.000 €


Eskerrak Udalari

Elgoibarko Izarrak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, eskaintzen dion laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi du. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri-ekimenaren arteko elkarlana, gure herrian euskara eta euskal kultura sustatu eta haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu nahi badugu.