Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 11 egunez, 11 irudi

11 egunez, 11 irudi

2025/05/15

Bihar emango diogu hasiera Euskaraldiari. Hori dela eta, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak hamaika egunetarako online lehiaketa bat antolatu du; Lehen Hezkuntzako haurrak dituzten familientzat. Lehiaketak maiatzaren 15etik 25era bitartean iraungo du, eta egun bakoitzean pixelatutako irudi bat asmatu beharko da.

Beraz, hamaika egunetan, hamaika irudi asmatu beharko dira; gainera, ahalik eta azkarren erantzuten saiatu beharko dute parte-hartzaileek.  Irudiak ez dira beti eta denontzako asmatzen errazak izango. Izan ere, lehiaketaren helburua Euskal Herriko kulturgintzan ezagunak, eta ez hain ezagunak, diren pertsonen zein lanen inguruan gehiago ikastea da.

 

Udaleko Kultura sailak lagunduta, bi sari egongo dira: lehenengoa, hamaika egunetan irudi gehien asmatzen dituen familiarentzat. Bigarrena berriz, parte-hartzaileen artean egingo den zozketaren irabazlearentzat. Sariok Elgoibarko Herriko Antzokian euskarazko zinea, antzerkia, edota bestelako emanaldiren bat ikusteko launa sarrera izango dira.

Ekimen hau Udalaren lankidetzarekin garatzen da.

Informazio gehiagorako, egin klik