Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 0-5 urte bitartekoentzako "jolasa kalera barixakuetan" egitasmoa

0-5 urte bitartekoentzako "jolasa kalera barixakuetan" egitasmoa

2023/05/09

Elgoibarko Udalak antolatzen duen "jolasa kalera barixakuetan" ekimena kudeatzen du Atxutxiamaikak. 0-5 urte bitartekoentzako jolas libreko espazioak diseinatu ditugu eta material ezberdinak jarriko ditugu euren eskura.

Maiatzean hasi eta ekainaren 23ra bitarteko barixakuetan emango dugu zerbitzua, 17:00etatik 19:00etara.

Lekuederreko gunea erabiliko dugu, eta maiatzaren 12an Azkue auzoan egongo gara "erromeria familian" ekimenarekin bat eginez.

Euria eginez gero, parrokiako arkupea erabiliko dugu.

jolasakalera