Albisteak
Daixolan izena emateko epea zabalik.
Daixola! LH3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.
Zapatu honetan txosnaren bueltan bilduko gara,nahi baduzue
Elgoibarren hileko azken zapatuetan izaten den feriaren bueltan antolatzen da txosna, eta irailekoa Elgoibarko Izarrak prestatuko du. Zapatu honetan izango da (hilak 27), Kultur Etxearen parean, eta aurten ere pa amb tomaquet pintxoak eskainiko ditugu goizeko 11:00etatik aurrera. Animatu, plan hoberik ez badaukazue!
Zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea
15. edizioa izango da aurtengoa. 2000. urtean sortu zuen Elgoibarko Izarrak Tertuliak programa Arigera proiektuaren baitan, eta ordutik ez du etenik izan. Ez dago magiarik; aritzea da trukua.
Kiribilen etorrera eta Udaldiko Erakusketa
Udaldian Atxutxiamaikak ateratako argazkien erakusketa izango da Kultur Etxeko erakusketa gelan.
470 euroko diru-laguntza eman diogu Ziburuko ikastolari
Elgoibarko Izarrako 39 bazkidek emandako diruari esker, elkarteak 470 euroko diru-laguntza emango dio Ziburuko ikastolari. Estimatu digute jasotako diru-laguntza.
Beinke! Bertso-eskolan izena emateko aukera zabalik
Azken urteetan bezala, hasiera emango diogu bertsozale gazteenen ikasturteari.
Aurtengo TopaEguna Derion izango da, urriaren 11n
2012an ekin zion Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak TopaEguna antolatzeari. Lehen bi edizioak, hurrenez hurren, Azkoitian eta Soraluzen izan ondoren, aurten Bizkaian ospatuko da euskaltzaleon jaia; Derion, hain zuzen ere. Elgoibarko Izarrak ere bazkide eta euskaltzale guztiak animatu nahi ditu jaian parte hartzera.
Euskara Jendea ikastaroa, gure hizkuntzaren eta herriaren historia hobeto ezagutzeko
Azken sei urteotan egin dugun moduan, aurten ere ekimen berezia prestatu dugu urrirako Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak: Euskara Jendea ikastaroa, hain zuzen ere.
Gaur hartuko ditugu oporrak!
Elgoibarko Izarrak ere, beste askok bezala, oporrak hartuko ditu abuztuan. Gaur (uztailak 30) itxiko ditugu bulegoetako ateak, eta hala egongo dira irailaren 1era arte. Hala ere, abuztuan izango dugu zuekin egoteko aukerarik: Abuztuaren 25ean, Txiki eguneko bazkarian, eta abuztuaren 22an eta 28an, BARRENen bi ale bereziekin.
662 umek eta nerabek hartu dute parte Atxutxiamaikaren udako aisialdi eskaintzan!!
Amaitu da gure txiki eta nerabeentzat prestatzen dugun udako aisialdi eskaintza. Ekainean ekin genion Atxutxiamaikak, ludotekak eta gaztelekuak elkarlanean prestatutako aisialdi eskaintzari, eta uztailarekin batera amaitu dugu. Parte-hartzea benetan altuan izan da, eta gustura gaude umeek, gazteek, hezitzaileek eta gurasoek izan duten jarrerarekin.
Logotipo berriak ziklo berrirako
Izaera berriak irudi berria ere eskatzen duela pentsatu dugu, eta logotipo berriak prestatu ditugu Elgoibarko Izarraren ziklo berrirako. Orain artekoak oroitzapenen armairuan gorde, eta hiru logotipo berri izango ditu aurrerantzean elkarteak.
Osatu ditugu lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa
Osatu ditugu ziklo berrian Elgoibarko Izarraren dinamikari tira egingo dioten lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa. Ziklo berriko helburuetako bat da bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea, eta lehen urratsa ondo baino hobeto eman dugu: 45 bazkidek hartuko dute parte lantaldeetan eta Eremu Sinbolikoan.
Zure irrien egarri
Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak "Cup Song" kantuaren bertsioaren grabaketa egin du Udako Txokoetan. Hemen duzue abestia entzuteko eta abesteko aukera!
Jolastuz eta gozatuz hasi dute oporraldia 243 umek Atxutxiamaikaren Udako Txokoetan
Ikasturtea amaitu berri, udako oporraldia hasi dute txikienek Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatzen dituen Udako Txokoetan.
Hasi gara Txiki Eguneko bazkaria prestatzen
Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Txiki Egunerako, abuztuaren 25erako. Mauxitxa txarangaren kalejira bukatu ostean izango da bazkaria, Sigmako aparkalekuan.
Txokoen eskaintza berezia uztailean eta irailean
Atxutxiamaikak, gurasoen eskaerak jaso eta baloratu ondoren, Txokoen eskaintza berezia prestatuko du uztailean eta irailean.
Euskal Herriko komunikabideek elkarlanean eman dute Gizakatearen berri
Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu zituen gizakatea elkarlanean jorratu zuten hainbat herri komunikabidek, tartean BARRENek. Euskal komunitateentzat interes informatiboa zuen ekimena zela-eta, aukera aproposa iruditu zitzaien komunikabideen arteko elkarlana sustatzeko, eta horretarako apustua egin zuten.
Tertuliak programako 6 lagunek parte hartu dute Izarran ospatu den Mintza Egunean
Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintza Eguna Arabako Izarran izan da aurten, eta elkarteak kudeatzen duen Tertulia programako sei lagun egon ziren bertan zapatuan. Eguraldi hotza baina giro beroa izan zutela esan digute Izarran egon zirenek.
IrriSarri Land-era irteera LH3-6koentzat
Abenturaz betetako eguna antolatu du oraingoan gaztetxoentzako Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak; segway zirkuitoa, Laser Tag partida, 1000m2-ko jolastokia, barneko aire zirkuitoa eta abentura ibilbidea besteak beste.
Astigarragako Sagardoetxera familia irteera antolatu du Atxutxiamaikak
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familia irteera antolatu du Astigarragako Sagardoetxera. Sagardoaren elaborazio prozesua ezagutu, muztio daztaketa, sagar eta txokolate tailerra eta Hernaniko igerilekuan gozatzeko aukera izango dute izena ematen duten familiek.