Albisteak
Irudi-kontakizun lehiaketa DBHko eta Batxillergokoko ikasleentzat
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak irudi-kontakizun lehiaketa antolatu du DBH eta BATXIko ikasleentzat. Irudiz eta hitzez osatutako autorretratua izango da parte hartzaileek sortu beharreko lana. Irudi-kontakizunak jasotzeko epea abenduaren 2a izango da eta herriko dendetan gastatzeko 100€ko bonoa jasoko du irabazleak.
Azaroko eskaintza LH4-6 bitartekoentzat
Aldenik Aldenek prestatu ditu LH4-6koentzako azaroko ekintzak. Bi ekintza antolatu ditugu; batetik, azaroaren 12an "Mendaroko uren gatazka" Rol jokoa egingo dugu Mendaron bertan, eta, bestetik, azaroaren 26an "Musika gaua" Elgoibarko gazte musikari batzuek eskainiko duten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta parte hartu!
“Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran”
Pandemiagatik etenda geratu zen “Euskal Herria Aro Modernoan” hitzaldi-zikloari segida ematera gatoz. Urriaren 26an izango da hitzaldia, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Gaba beltza ospatuko dugu zenbait eragilek elkarlanean
Gaba beltza antolatu dugu Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileok, garai bateko usadioen usainean
Jolasaren astea ospatuko da urrian
Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak Jolasaren astea antolatu dugu urriaren 17tik 21era. Helburua jolasa kalera ateratzea eta jolas mota ezberdinak erakustea da. Horretarako, eragile ezberdinen jolasak ikusteko eta parte hartzeko aukera egongo da.
Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldiko bideoak eta kronikak jaso ditugu
Dagoeneko ikusteko eta irakurtzeko moduan daude Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldiko kronikak eta bideoak; euskaraalaezkara.eus webgunean daude.
Ihes-gela LH 4-6 bitartekoentzat
LH4-6 bitarteko umeekin batera adostu zen Aldenik Aldeneko hurrengo jarduera. Bozketa bidez aukeratutako ekintza ihes-gela izan zen eta hau izango da urriaren 15ean egingo den jarduera. Izen ematea zabalduko da gaur.
Auzoko familiak- Hurbiltzen egitasmoa martxan da
Azaroan emango zaio hasiera Auzoko Familiak – Hurbiltzen egitasmoari. Gaur hasi eta ikasturte osoan zehar egongo da egitasmoan izena emateko aukera. Auzoko Familiak (lehen Hurbiltzen) euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Familien arteko harrera egitea da egitasmoaren helburua eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzen dira.
Zabalik dago TERTULIAK programan izena emateko epea
Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta dagoeneko zabalik dago 2022-2023 ikasturtean izena emateko epea.
Joxe Azurmendi: Herria, hizkuntza, kultura
Haritz Azurmendik eta Lorea Agirrek jardungo dute elkarrizketan Joxe Azurmendi filosofoaren gainean. Irailaren 28an izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Felix Etxeberria Parapan hil da, Elgoibarko Izarrako sortzaileetako bat
Herenegun hil zen Felix Etxeberria Parapan, 95 urte zituela, eta haren aldeko elizkizuna gaur, astelehena, izango da San Bartolome parrokian, 19:00etan.
Larunbat honetan izango da Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia
80 lagun inguru bilduko gara IMH Campusean eta oraindik badago izena emateko aukera.
Gaur oporrak hartuko ditugu!
Gaur, ostirala, itxiko ditugu Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak. Hilabeteko oporrak hartuko ditugu eta irailaren 1ean bueltatuko gara lanera. Gozatu abuztuan, bazkide, oporrak izan edo ez.
37 lagun inguruk jardun dute aurten TERTULIAK programan
Ekainaren 23an eman genion amaiera TERTULIAK programaren 2021-2022 ikasturteari. Urtero moduan, kultur jarduera bat izan genuen hasteko, eta lagunarteko afari-merienda, gero.
Emozioen posterra eskuragarri jarri du Atxutxiamaikak
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak antolatzen dituzten jardueretan hezitzaileek umeekin emozioak lantzeko erabiltzen duten posterra eskuragarri jartzea erabaki du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Bertan, emozio ezberdinak irudikatzen dituzten marrazkiak agertzen dira eta albiste honetan irudi horien erabilpen posibleak aurkezten dira.
“Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa, Tertuliak programaren ikasturteari amaiera emateko
Bakarrizketa bat izango dugu TERTULIAK programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko. Ekainaren 23an izango da, Aita Agirre kulturgunean.
Ongi etorri KIRIBIL!
Gaur, ekainak 3, Kiribil bueltan izango da Malako parkean 17:00etatik 19:00etara.
ERROMERIA FAMILIAN
Musika Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak, musikaren erritmoarekin bete eta alaituko dute Azkue auzoa maiatzaren 20an, barixakuan
Kiribilduz bueltan da!
Kiribilduz bueltan da eta hori ospatzeko bi ekintza desberdin egingo dira: bata maiatzaren 21ean eta bestea ekainaren 3an.
Udako oporraldiko aisialdi eskaintzan izena emateko epea astelehenean zabalduko da, apirilak 25
Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak haurrekin elkarlanean HH5etik hasita LH 6 (5-12 urte) bitarteko haurrei zuzenduriko programa landu dute ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aurrera eramango dena. Bestalde, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen Atxutxiamaikak, Udalarekin lankidetzan HH2-HH4 ko haurrentzako eskaintza ere egingo du, data berean. Izen ematea www.elgoibarkoizarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edota Ludotekan burutu behar da. Plaza mugatuak dira.