Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

 

 
Katamixarren basoa ezagutzeko aukera

Katamixarren basoa ezagutzeko aukera

2020/12/31

Irailaren 8an ateak irekitzeko eguna izango dugu Katamixarren basoan, Txillarre baserriko lurretan.

Gehiago irakurri

Umeek egindako Olentzeroen erakusketa

Umeek egindako Olentzeroen erakusketa

2020/12/24

Aurten ez da Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarik egongo kaleetan zehar, baina hala ere, ez dute hutsik egingo opariak banatzeko lanean. Atxutxiamaikak gainera, umeek egindako olentzeroekin erakusketa bat antolatu du.

Gehiago irakurri

Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa

Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa

2020/12/23

Abenduaren 29an Herriko Antzokian izango den bertso saio literarioa zuzenean on-line ikusteko aukera izango da barre.eus webgunean.

Gehiago irakurri

Oporrak hartzera goaz!

Oporrak hartzera goaz!

2020/12/21

Etzi hartuko ditugu oporrak, abenduaren 23an, eta urtarrilaren 4ra arte egongo dira itxita elkarteko ateak. Euskalgintzarentzat eta guretzat ere ez da urte erreza izan, baina gure onena eman dugu.

Gehiago irakurri

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak

2020/12/17

Atxutxiamaikak, ludotekak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak eguberri kanta berria sortu dugu. Bideoklipa ere kaleratu dugu. Herritarrak animatu nahi ditugu kanta hau abesten, jotzen, dantzatzen edo nahi dutena egiten bideoan grabatzera eta bidaltzera. Jasotako bideo guztiekin bideoklip berria sortuko dugu.

Gehiago irakurri

Olentzerok eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo, aurten ere

Olentzerok eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo, aurten ere

2020/12/09

Olentzero eta Mari Domingi ezingo dira abenduaren 24an kalejiran irten, baina mezu bat badute umeentzako.

Gehiago irakurri

Bertso saio literarioa izango dugu abenduaren 29an

Bertso saio literarioa izango dugu abenduaren 29an

2020/12/04

Aurten dena diferentea da eta urte amaierako bertso-jaialdia ere ezberdina izango da. Ohiko formatua alde batera laga eta bertso saio literarioa antolatzea pentsatu dugu.

Gehiago irakurri

Herriko Antzokian bilduko gara gaur, bigarren Euskaraldiari agur esateko

Herriko Antzokian bilduko gara gaur, bigarren Euskaraldiari agur esateko

2020/12/03

Abenduak 3 egun ditu gaur; Euskararen Nazioarteko Eguna da. Bihar, berriz, Euskaraldia ariketaren bigarren edizioa amaituko da. Biak batuko ditugu gaur Herriko Antzokian.

Gehiago irakurri

Astelehenean zabalduko da neguko oporraldiko eskaintzaren izen ematea

Astelehenean zabalduko da neguko oporraldiko eskaintzaren izen ematea

2020/11/20

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Udal Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, neguko oporraldiko eskaintza berezia antolatu dute.

Gehiago irakurri

Eguaztenean zabalduko da jostailuen erakusketa

Eguaztenean zabalduko da jostailuen erakusketa

2020/11/17

Atxutxiamaika Sailak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean eginiko jostailuen aukeraketa aurkituko duzu erakusketa honetan. Aurtengoan erakusketa presentziala zein birtuala bisitatu ahal izango da.

Gehiago irakurri

Aldenik Aldeneko azaroko eta abenduko eskaintza

Aldenik Aldeneko azaroko eta abenduko eskaintza

2020/11/04

Zabalik da, jada, azaroko eta abenduko ekintzetan izena emateko epea.

Gehiago irakurri

Tertuliak eguzki argitan! bideoa

Tertuliak eguzki argitan! bideoa

2020/10/26

TERTULIAK programako jendea, ahoa itxita baina belarriak zabal-zabalik zituela. Eñaut Elorrieta eta Maite Larburu Elgoibarrerako mimoz prestatutako kantaldiarekin. Makina Erremintaren Museoan. Ikasturte berriari hasiera emateko modu goxoa eta intimoa izan zen.

Gehiago irakurri

Martxan da, berriz ere, TERTULIAK programa

Martxan da, berriz ere, TERTULIAK programa

2020/10/23

Asteazkenean eman genion hasiera 2020-2021 ikasturteko Tertuliak programari, Eñaut Elorrietak eta Maite Larburuk Makina Erremintaren Museoan eman zuten kantaldiarekin. Tertuliak eguzki argitan bideoa ere sortu dugu.

Gehiago irakurri

Esaldi lehiaketa

Esaldi lehiaketa

2020/10/19

Atxutxiamaikak eta Gaztelekuak, euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu dugu bostgarren urtez. DBH eta BATXIko ikasleentzako antolatu da lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar du esaldiak. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu, doan.

Gehiago irakurri

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldiaren LABURPEN-BIDEOA prestatu dugu

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldiaren LABURPEN-BIDEOA prestatu dugu

2020/10/19

Urriaren 3an bildu ginen 50 lagun IMH ikastetxean Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren diagnosia bateratua egiteko helburuarekin. Egunak eman zuenaren laburpen-bideoa sortu dugu.

Gehiago irakurri

Eta zuk, zer daukazu esateko?

Eta zuk, zer daukazu esateko?

2020/10/16

Izurrite garai honetan umeek eta nerabeek izan dituzten eta izaten ari diren bizipenak jasotzeko ekimena jarriko du abian Atxutxiamaika Sailak Udalarekin lankidetzan. Testigantzak jaso eta liburuxka batean bilduko dira nahi duenak eskura izan ditzan. Bestalde, gizarteari mezu positibo bat bidaltzeko proposamena luzatuko zaie umeei; eta euren familiei, eta nerabeei.

Gehiago irakurri

Guraso nahiz hezitzaileentzako eskaintza

Guraso nahiz hezitzaileentzako eskaintza

2020/10/13

Kiribilduz proiektuaren baitan, guraso nahiz hezitzaileentzako, oro har, umeen heziketan parte hartzen duten helduentzako, bi hitzaldi antolatu ditu Atxutxiamaika Sailak Udalarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri

Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza indarberritzea nahi dugula erabaki dugu

2020/10/09

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Herriko euskalgintzako eta kulturgintzako 52 lagun elkartu ginen urriaren 3an IMH ikastetxean. Besteak beste, Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza indarberritzeko ahalegin kolektiboa egin behar dugula erabaki genuen.

Gehiago irakurri

49 lagun bilduko gara bihar Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldian

49 lagun bilduko gara bihar Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldian

2020/10/02

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da bihar IMH ikastetxean bilduko gaituen gaia. Egun osoko jardunaldia izango da eta 49 lagunek parte hartuko dugu.

Gehiago irakurri

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia izango dugu urriaren 3an

Euskara ala Ezkara Elgoibarren? jardunaldia izango dugu urriaren 3an

2020/09/17

Parte hartu nahi duzu? IMH ikastetxean izango da, egun osoz, eta 10 lagunentzako tokia baino ez zaigu geratzen.

Gehiago irakurri